XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egin ditudan ohar guzti hauek gaur egungo euskarari dagozkio.

A. CAMPIONek (1880) argitaratu zuen Orreaga orain duela mende bat eta han agertzen da Baztango euskarara (zehatzago, nire sorterriko euskarara, Arizkungo mintzora) D. LEGAZek egin zuen itzulpen bat.

Han ez da kontutan hartzen BE Araua, orduan, beharbada, ez zegoelako gaur egun bezain hedatua.

Badaude, bai, pajiak eta otsoek ai direbaina horiek inprentako hutsak (huts parrasta bat dago) edo LEGAZen ultrazuzenketak dira: otsuak beharko luke izan, zerbait izatekotan.

Jatorrizkoan, segur naiz, otsoak zetorren.

Itzulpen honek Arau Fonologiko aunitz ez du kontutan hartzen (argikgabe ikus daiteke) eta beste zenbait bortxatu egiten ditu: tropekiñ eta illunean ez dira Arizkungoak, eta zalantzan jarriko nuke behin ere izan ote diren.

Hala ere, itzulpenak nahikoa ondo, itzulpen izateko, biltzen du Arizkungo euskara.

Oyarria esaten emen diogu Baztanen Orreagari: nik beti Orriaga entzun dut.

Arrazoi guzti horiengatik ez dut lan hau kontutan hartuko istudioan.

2.3.4. Irristari eta Goiko Kontsonantearen Eraketa (IE, KE).

Bokalerdi eta kontsonanterdiei Glide edo Irristariak deitzen zaie: irristariak goiko bokaletan bakarrik aurkitzen dira eta inguruneak bihurtzen ditu irristari/i/ eta /u/ bokalak.

Honetan, esan daiteke, gaztelaniaren joerakoa da euskara neurri handi batean, nahiz eta goranzko diptongoak gaztelaniaz bezain ugari agertzen ez diren.

Beheranzko diptongoetan lehen partea (ezkerrekoa) silabagilea da, baina bigarrenak galdu egiten du tasun hori.

Goranzko diptongoetan alderantziz gertatzen da: benetazko silabagilea eskuinaldean dago.

Artikulazio modua, bada, guztiz desberdina da: Beheranzkoetan: (NAVARRO TOMAS, 1977,48).

Goranzkoaren kasuan: (NAVARRO TOMAS, 1977,48).